Birziklatu
Telefonoa bere bizitzaren bukaerara ailegatzen denean, material guztiak material
edo energia gisa errekupera daitezke. Botatze eta berrerabilera zuzena
bermatzeko, Nokia eta bere kideak elkarlanean ari dira We:recycle izena duen
programan. Nokia produktu zaharren birziklatzeari buruzko informazioa jasotzeko
eta biltegi bereziak non dauden jakiteko, joan www.nokia.com/werecycle
helbidera, edo deitu Nokia-ren Harremanetarako Zentrora.
Birziklatu kaxa eta erabiltzailearen gidak zure tokiko birziklatze-zentroan.
Telefonoan, dokumentazioan edo kaxan agertzen den gurutze batez estalitako
zaborrontziak produktu elektrikoak edo elektronikoak, bateriak eta metagailuak
funtzionatzeari uzten diotenean biltegi berezietara eraman behar direla
gogorarazten du. Eskakizun hau Europar Batasunean bete behar da. Produktu
hauek ezin dira sailkatu gabeko udal-zabortegietan bota. Telefonoaren ingurumen-
-ezaugarriei buruzko informazio gehiago eskuratzeko, joan www.nokia.com/
ecoprofile helbidera.
Babestu ingurumena 175