Aplikazioak instalatu
Instalazio fitxategiak telefonora bidaltzeko modu desberdinak daude: bidali
ordenagailu bateragarri batetik, deskargatu arakatzean, jaso multimedia mezu
gisa, jaso mezu elektroniko batean eranskin gisa, baita bestelako konexio
metodoak erabilita ere, adibidez, Bluetooth bidez.
Nokia Application Installer erabil dezakezu Nokia Ovi Suite programarekin
telefonoan aplikazio bat instalatzeko.
Aplikazio kudeatzaileko ikonoek ondorengoa adierazten dute:
SIS edo SISX aplikazioa
Java aplikazioa
Beste aplikazio batzuk 155
widgetak
aplikazioa memoria osagarrian instalatu da
Garrantzitsua: Seguruak diren iturrietako aplikazio eta softwareak soilik
instalatu eta erabili. Symbian Signed edo Java Verified™ aplikazioen proba gainditu
dutenak, adibidez.
Instalatu aurretik, ondorengoak kontutan izan:
•
Aplikazio mota, bertsio zenbakia eta hornitzaile edo egilea jakiteko,
Aukerak
>
Ikusi xehetasunak
aukeratu.
Aplikazioaren segurtasun-ziurtagiriaren xehetasunak ikusteko, hautatu
Xehetasunak:
>
Ziurtagiriak:
>
Ikusi xehetasunak
. Kontrolatu ziurtagiri
digitalen erabilera Ziurtagiri kudeatzailean.
•
Dagoeneko instalatuta dagoen aplikazio baten eguneratze edo konponketa
fitxategi bat instalatzen baduzu, jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko,
jatorrizko fitxategia edo ezabatutako software paketearen segurtasun kopia
izan beharko duzu. Jatorrizko aplikazioa berreskuratzeko, ezabatu aplikazioa
eta instalatu berriro aplikazioa, jatorrizko instalazio fitxategia edo segurtasun
kopia erabilita.
JAR fitxategia beharrezkoa da Java aplikazioak instalatzeko. Hau falta bada,
baliteke gailuak deskargatzeko eskatzea. Aplikazioarentzako ez bada
sargunerik zehaztu, bat aukeratzeko eskatuko zaizu.
Aplikazioak instalatzeko, egin honakoa:
1 Instalazio fitxategi bat aurkitzeko, aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Aplikazio-kudtzl.
. Bestela, bilatu instalazio-fitxategiak fitxategi-
-kudeatzailean edo hautatu
Mezularitza
>
Sarr. erretilua
eta ireki instalazio-
-fitxategia duen mezua.
156 Beste aplikazio batzuk
2 Aplikazio kudeatzailean,
Aukerak
>
Instalatu
aukeratu. Beste aplikazioetan,
aukeratu instalazio fitxategia eta abiatu instalazioa.
Instalazioan zehar, telefonoak instalazio prozesuaren berri emango dizu.
Sinadura edo ziurtagiri digitalik ez duen aplikazio bat instalatzen baduzu,
telefonoak ohar bat erakutsiko dizu. Jarraitu instalazioarekin, beti ere
aplikazioaren jatorria eta edukia seguruak direla badakizu.
Instalatutako aplikazio bat abiarazteko, kokatu aplikazioa menuan eta aukeratu
ezazu. Aplikazioak ez badu karpeta lehenetsirik ezarrita, menu nagusiko Apl.
instalatuak aukeran instalatuta egongo da.
Aukerak
>
Ikusi erregistroa
aukerara joan instalatu diren softwareak eta
instalazio datak ikusteko.
Garrantzitsua: Zure telefonoak birusen aurkako aplikazio bakarra onartzen
du. Birusen aurkako aplikazio bat baino gehiago instalatuz gero, telefonoaren
jarduna kaltetu liteke, eta telefonoak funtzionatzeari utz liezaioke.
Memoria unitatean aplikazioak instalatu eta gero, instalazio-fitxategiak (.sis, .sisx)
telefonoaren memorian geratzen dira. Fitxategiak memoria handia har dezakete,
beste fitxategi batzuk gordetzea eragotziz. Memoria nahikoa mantentzeko, erabili
Nokia Ovi Suite instalazio-fitxategien segurtasun-kopiak ordenagailu bateragarri
batean gordetzeko; ondoren, erabili fitxategi-kudeatzailea telefonoko memoriatik
instalazio-fitxategiak ezabatzeko. .sis fitxategia mezu baten eranskina baldin bada,
ezabatu mezua postontziko Mezularitzatik.