Nokia X6 00 - Bideo-dei bat egin

background image

Bideo-dei bat egin

Bideo dei bat egiterakoan (sareko zerbitzua), deiaren hartzaileak eta zuk denbora

errealeko eta elkarrenganako bideo bat bistara dezakezue. Bideo deiaren

hartzaileak zuzeneko bideoa edo kamerarekin ateratako argazkia ikus dezake.
Bideo dei bat egin ahal izateko, USIM txartel bat edukitzea eta UMTS sarearen

estalduran egotea beharrezkoa da. Bideo dei zerbitzuen eskuragarritasuna, prezioa

eta harpidetzari buruzko informazioa lortzeko, jo zure

zerbitzuhornitzailearengana.
Bideo-dei batean bi parte-hartzaile egon daitezke soilik. Bideo deia gailu mugikor

bateragarri batera edo ISDN bezero batera egin daiteke. Bideo deia ezin daiteke

egin beste ahots, bideo edo datu dei bat aktibatuta dagoen bitartean.
Ikonoak

Ez zara bideorik jasotzen ari (hartzailea ez da bideorik bidaltzen ari edo

sarea ez da transmititzen ari).

46 Deitu

background image

Bideoak zure telefonotik bidaltzea ukatu duzu. Horren ordez argazki bat

bidaltzeko, aukeratu

Menua

>

Ezarpenak

eta

Deitzen

>

Deia

>

Irudia

bideo-deian

.

Bideo dei baten bitartean bideo bidalketa ukatu izan arren, deia bideo dei

bezala kobratuko da. Prezioak ezagutzeko, jo zerbitzu

hornitzailearengana.

1 Hasierako pantailan, aukeratu edo

Telefonoa

markagailua irekitzeko eta

idatzi telefono zenbakia.

2 Hautatu

Aukerak

>

Deitu

>

Bideo-deia

.

Lehenespen gisa, aurrealdean dagoen bigarren kamera bideo deietan erabiliko

da. Bideo dei bat egiteak luze jo dezake. Deiak arrakastarik ez badu (adibidez,

sareak ez badu bideo deia onartzen edo deia jaso behar duen gailua

bateragarria ez bada), dei normal bat egitea edo mezu bat bidaltzea nahi duzun

galdetuko zaizu.

Bideo dei hau aktibatuta dago bi bideo ikusten dituzunean eta bozgorailutik

soinua entzuten duzunean. Deia jasotzen duen pertsonak bideo bidalketa uka

lezake ( irudiarekin adierazten da), eta deitzen duen pertsonaren ahotsa

bakarrik entzungo duzu eta baliteke irudi estatiko bat edo pantaila grisa

ikustea.

3 Bideo deia amaitzeko, sakatu amaitzeko tekla.