
Bideoak partekatzeko eskakizunak
Bideoak partekatzeko 3G konexioa beharrezkoa da. Bideo-partekatzea erabiltzeko
duzun ahalmena 3G sarearen eskuragarritasunaren araberakoa da. Zerbitzuaren,
3G sarearen eskuragarritasunaren eta zerbitzua erabiltzeagatik aplikatutako
tarifen inguruko informazio gehiagorako, jo zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Deitu 49

Bideo partekatzea erabiltzeko, egiaztatu hurrengoa:
•
Telefonoa pertsonarteko konexiorako ezarria dago.
•
3G konexio aktibo bat daukazu eta 3G sarearen estalduran zaude. 3G sarea
bideoa partekatu bitartean uzten baduzu, partekatzea amaitu egingo da baina
ahots-deiarekin jarraitu ahal izango duzu.
•
Igorlea eta hartzailea 3G sarean erregistratuta daude. Norbait partekatze-saio
batera gonbidatzen baduzu eta hartzailearen gailua 3G sarearen estalduran ez
badago, bideo-partekatzea instalatua ez badauka edo pertsonarteko konexioa
ezarria ez badu, hartzaileak ez du gonbidapenik jasoko. Hartzaileak
gonbidapena ezin duela onartu adierazten duen errore mezu bat jasoko duzu.