Zuzeneko bideoak partekatu
Ahots-dei batean zehar, hautatu
Aukerak
>
Partekatu bideoa
.
1 Bideoa deian zehar partekatzeko, aukeratu
Zuzeneko bideoa
.
Bideo bat partekatzeko, aukeratu
Bideoklipa
. Telefonoaren memorian edo
memoria osagarrian gordetako bideoen zerrenda agertzen da. Partekatu nahi
duzun bideoa aukeratu.
Baliteke bideoa formatu egoki batetara aldatu behar izatea partekatu ahala
izateko. Gailuak bideoklipa bihurtu behar dela esaten badu, aukeratu
Ados
.
Bihurketarako gailuak bideo editore bat izan behar du.
2 Hartzaileak SIP helbide edo telefono zenbaki bat baino gehiago baditu
Kontaktuak atalean gordeta, lurralde kode eta guzti, aukeratu nahi duzun
helbidea edo zenbakia. SIP helbidea edo telefono zenbakia eskuragarri ez
badaude, idatzi hartzailearen helbidea edo telefono zenbakia lurralde kode eta
guzti eta aukeratu
Ados
gonbitea bidaltzeko. Zure gailuak gonbidapena SIP
helbidera bidaltzen du.
Partekatzea automatikoki hasten da hartzaileak gonbidapena onartzean.
Partekatzean zeharreko aukerak
mikrofonoa aktibatzeko edo desaktibatzeko
bozgorailua aktibatzeko edo desaktibatzeko
bideo partekatzea eten eta jarraitzeko
pantaila osora aldatzeko (hartzaileak soilik)
Deitu 51
3 Partekatzea amaitzeko,
Gelditu
aukeratu. Deia amaitzeko, amaitu tekla sakatu.
Deia amaitutakoan partekatzea ere amaitu egiten da.
Partekatutako zuzeneko bideoa gordetzeko, aukeratu
Bai
galdetutakoan. Gailuak
partekatutako bideoaren kokapena jakinarazten dizu.
Bideo bat partekatzen ari zarela beste aplikazio batera joanez gero, partekatzea
eten egiten da. Bideo-partekatzearen ikuspegira itzultzeko eta partekatzen
jarraitzeko, hasiera-pantailan, hautatu
Aukerak
>
Berrekin bideo partek.
.