Argazki eta grabaketa ezarpenak
Argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurretik argazki eta grabaketa
ezarpenen ikuspegia irekitzeko, hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kamera
eta
.
Argazki eta grabaketa ezarpenen ikuspegiak elementuen eta ezarpenen lasterbide
ugari eskaintzen ditu argazki bat atera edo bideoklip bat grabatu aurretik.
Argazki eta grabaketa ezarpenak lehenetsitako ezarpenetara itzuliko dira kamera
ixtean.
Hautatu aukera hauetariko bat:
Hautatu eszena.
edo
Aldatu bideo- eta argazki-moduen artean.
edo Erakutsi edo ezkutatu bisorearen sareta (argazkietan soilik).
Aktibatu tenporizadorea (argazkietan soilik).
Aktibatu sekuentzia-modua (argazkietan soilik).
Ireki Galeria.
Kamera 93
Irudiaren ezarpenak:
Hautatu kolore-efektua.
Doitu zuri-balantzea. Aukeratu uneko argi baldintzak. Honela, kamerak argazki
zehatzagoak aterako ditu.
Doitu esposizio-konpentsazioa (argazkietan soilik). Gai ilun bat plano argi
batetan atera nahi baduzu, elurretan, adibidez, egokitu esposizioa +1 edo +2ra
hondoko argitasuna orekatzeko. Gai argitsuak plano ilunetan ateratzeko, erabili -1
edo -2.
Egokitu argiarekiko sentikortasuna (argazkietan soilik). Areagotu argiarekiko
sentikortasuna argi gutxiko baldintzetan argazki ilunak eta lausoak saihesteko. Argi
sentikortasuna areagotuz irudiaren zarata areago daiteke ere.
Egokitu kontrastea (argazkietan soilik). Egokitu argazkiko gune argi eta ilunen
arteko desberdintasuna.
Doitu zehaztasuna (argazkietan soilik).
Pantailaren bistaratzea ezartzen dituzun ezarpenen arabera aldatzen da.
Argazkien ezarpenak argazkiak ateratzeko modua egokitzeko dira bakarrik. Modu
batetik bestera aldatzean ez dira zehaztutako ezarpenak berrezarriko.
Eszena berri bat hautatzen baduzu, hautatutako eszenak argazki ezarpenak
ordeztuko ditu. Beharrezkoa izanez gero, argazki ezarpenak alda ditzakezu eszena
bat hautatu ondoren.
Ateratako argazkia gordetzeko denbora gehiago behar da zooma, argia edo kolorea
aldatuz gero.