
GPS konexioak sortzeko aholkuak
Egiaztatu satelitearen seinalearen egoera
Hautatu
Menua
>
Aplikazioak
>
Kokapena
eta
GPS datuak
>
Aukerak
>
Satelitearen egoera
.
102 Kokapena (GPS)

Gailuak sateliteak aurkitu baditu, satelite bakoitzeko barra bat agertuko da satelite-
-informazioaren ikuspegian. Barra zenbat eta luzeagoa izan, are eta indartsuagoa
izango da satelitearen seinalea. Gailuak zure kokalekua kalkulatzeko datu adina
jaso duenean satelite-seinaletik, barraren kolorea aldatuko da.
Hasieran, gutxienez, lau satelitetatik jaso beharko ditu seinaleak zure gailuak, zure
kokapena kalkulatu ahal izateko. Behin hasierako kalkulua eginda, baliteke, zure
kokapena kalkulatzen jarraitzeko, hiru satelite soilik erabiltzea. Hala ere,
normalean, zenbat eta satelite gehiago aurkitu, orduan eta zehaztasun hobea
izango da.
Ezin bada satelite-seinalerik aurkitu, egizu honakoa:
•
Leku estali batetan bazaude, joan zeru irekira seinale hobea jasotzeko.
•
Kanpoaldean bazaude, mugitu leku zabalago batetara.
•
Eguraldi baldintzak txarrak badira, seinalearen indarrean eragin dezake.
•
Ibilgailu batzuk leiho tindatuak (atermikoak) dituzte eta satelitearen seinalea
blokea dezakete.
•
Ziurtatu antena ez duzula eskuarekin estaltzen.
Kokapena (GPS) 103

GPS konexioa ezartzeak segundo edo minutu batzuk iraun ditzake. GPS konexioa
ibilgailu baten barruan ezartzeak denbora gehiago iraun dezake.
GPS hartzailea gailuko bateriaren energiaz hornitzen da. GPS erabiltzean bateria
azkarrago agor daiteke.