Bluetooth konexioari buruz
Bluetooth konexioarekin, hari gabe konekta zaitezke beste gailu bateragarriekin,
hala nola gailu mugikorrak, ordenagailuak, aurikularrak eta autoaren kitak.
Konexioa zure gailutik elementuak bidaltzeko, fitxategiak ordenagailu bateragarri
batetik transferitzeko eta inprimagailu bateragarri batekin fitxategiak
inprimatzeko erabil dezakezu.
Hautatu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Bluetootha
.
Bluetooth konexioa irrati uhinen bidez egiten denez, konektatutako gailuek ez dute
elkarri begira egon beharrik. Halere, gehienez elkarrengandik 10 metrora (33 oin)
egon behar dute eta, baina interferentziak jasan ditzakete tarteko hormak edo
tresna elektronikoak direla eta.
Telefonoa Bluetooth zehaztapenarekin bateragarria da 2.0 + EDR, eta ondorengo
profil hauek onartzen ditu: sarbide orokorra, sarerako sarbidea, kontrola, esku
libreak, aurikularrak, objektuen karga, artxibategien transferentzia, telefonozko
sareratzea, SIM sarbidea eta serieko ataka . Bluetooth teknologia onartzen duten
beste gailu batzuekiko operatibitatea ziurtatzeko, modelo honetarako Nokia
konpainiak onartutako osagarri homologatuak erabili behar dira bakarrik. Beste
134 Konexioak
gailuen fabrikatzaileekin egiaztatu gailu horiek telefono honekin bateragarriak ote
diren.
Telefonoa blokeatuta dagoenean, baimendutako gailuetarako konexioak soilik
ezar daitezke.
Bluetooth teknologia darabilten funtzioek bateria indar gehiago behar dute eta,
beraz, bateriaren iraupena murrizten dute.