WLAN aplikazioari buruz
Zure telefonoak lekuko hari gabeko sare bat (WLAN) antzeman eta honi konektatu
daiteke. WLAN erabiliz, telefonoa Internetera eta WLAN onartzen duten gailu
bateragarrietara konekta zaitezke.
WLAN konexio bat erabiltzeko, hurrengoa behar duzu:
•
WLAN eskuragarri egon behar da zure kokapenean.
•
Telefonoa WLANera konektatuta egon behar du. WLAN batzuk babestuta daude
eta zerbitzu-hornitzailearen sarbide-gako bat behar duzu konektatzeko.
•
WLANerako sortutako Interneterako sarbidea. Sarbidea erabili Internetera
konektatu behar diren aplikazioentzako.
WLAN Interneteko sarbidea erabiliz datu-konexio bat sortzen duzunean, WLAN
konexio bat ezartzen. WLAN konexio aktiboa amaitzen da datuen konexioa
amaitzen duzunean.
WLAN erabil dezakezu ahots dei batean edo datu paketea aktibatuta dagoenean.
WLAN sarbide batera soilik egon zaitezke konektatua aldi berean, baina aplikazio
askok Interneteko sarbide bera erabil dezakete.
WLAN darabilten funtzioak edo atzealdean abiarazita dauden funtzioak erabiltzeak
bateria gehiago kontsumitu eta honen iraupena murrizten du.
Telefonoak ondorengo WLAN funtzioak onartzen ditu:
•
IEEE 802.11b/g estandar
•
2,4 GHz-ko abiadura
•
WEP, WPA/WPA2, eta 802.1x autentifikazio-metodoak. Funtzio hauek sareak
onartzen baditu soilik erabil daitezke.
124 Konexioak
Garrantzitsua: Zure haririk gabeko LAN konexioaren segurtasuna
hobetzeko, kodeketa-metodoren bat gaitu beti. Kodeketa-metodoren bat
erabiltzeak inor zure datuetan baimenik gabe sartzeko arriskua murrizten du.
Telefonoa lineaz kanpoko profilean dagoenean, WLANa ere erabil dezakezu,
eskuragarri badago. Gogoratu segurtasun baldintza aplikagarri guztiak bete behar
direla hari gabeko WLAN konexio bat ezarri eta erabiltzerakoan.
Aholkua: Gailua identifikatzen duen euskarrien sarbide-kontrol esklusiboaren
(MAC) helbidea egiaztatzeko, ireki markagailua eta sartu *#62209526#.
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait herrialdetan.
Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio
gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.