Bateriaren iraupena luzatu
Telefono honetako funtzio batzuk bateria erabilera areagotzen dute eta, ondorioz,
bateriaren iraupena murrizten dute. Bateria aurrezteko, kontutan izan honako hau:
•
Bluetooth teknologia erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio batzuk
erabili bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek,
bateriaren beharra areagotuko dute. Desaktibatu Bluetooth teknologia behar
ez duzunean.
•
Hari gabeko WLAN konexioa erabiltzen duten funtzioek, edo beste funtzio
batzuk erabili bitartean hondoan funtzionatzea ahalbidetzen duten funtzioek,
bateriaren beharra areagotuko dute. Telefonoaren WLAN konexioa desaktibatu
egiten da konektatzen ari ez denean, sargune batetara konektatuta ez
dagoenean edo eskuragarri dauden sareak bilatzen ari ez denean. Bateriaren
erabilera are gehiago murrizteko, telefonoak hondoan sareak ez bilatzea edo
sareak ez horren sarri bilatzea aukera dezakezu.
26 Laguntza bilatu
•
Konexio ezarpenetan
Pakete-datuen konexioa
aukera
Eskuragarri denean
gisa ezartzen baduzu eta datu pakete estaldurarik (GPRS) ez badago, telefonoa
etengabe saiatuko da datu pakete konexio bat ezartzen. Telefonoaren
bateriaren iraupena areagotzeko, aukeratu
Pakete-datuen konexioa
>
Behar denean
.
•
Mapak aplikazioak mapa berrien informazioa deskargatzen du mapako eremu
berrietara mugitzen zarenean, honek bateriaren kontsumoa areagotzen
duelarik. Mapa berrien deskarga automatikoa galeraz dezakezu.
•
Zure eskualdean telefonoak jasotzen duen sarearen seinalea asko aldatzen
bada, telefonoak eskuragarri dauden sareak bilatu behar ditu behin eta berriro.
Horrela, bateriaren kontsumoa areagotzen da.
Sarearen ezarpenetan sarea modu dualean ezartzen bada, telefonoak UMTS
sareak bilatzen ditu. Telefonoak GSM sareak bakarrik bila ditzan ezar dezakezu.
GSM sareak bakarrik erabiltzeko, aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Konektagarritas.
>
Sarea
>
Sare modua
>
GSM
.
•
Pantailaren argiak bateriaren kontsumoa areagotzen du. Pantailaren
ezarpenetan, argiarentzako denbora muga ezar edo argiaren sentsorea egoki
dezakezu argiaren egoera aztertu eta argitasuna zuk nahi bezala egokitzeko.
Aukeratu
Menua
>
Ezarpenak
eta
Telefonoa
>
Pantaila
>
Argiaren
iraupena
edo
Argi-sentsorea
.
•
Aplikazioak hondoan abian uzten badituzu, bateriaren erabilera areagotuko
da. Erabiltzen ez dituzun aplikazioak ixteko, eduki sakatuta menu tekla,
aukeratu
Aukerak
>
Erakutsi aplik. irekiak
eta zoaz aplikaziora menu
teklarekin. Eduki sakatuta menu tekla eta aukeratu
Irten
.