Sartu SIM txartela eta bateria
SIM txartela sartu
Garrantzitsua: SIM txartela kaltetzea ekiditeko, kendu bateria SIM txartela
sartu edo atera aurretik.
Garrantzitsua: Ez erabili mini-UICC SIM txartel bat, micro-SIM txartela ere
deitzen dena, micro-SIM txartel bat moldagailu batekin edo SIM txartel bat mini-
-UICC disjuntore batekin (ikusi irudia) gailu honetan. Mikro SIM txartelak SIM txartel
orokorrak baino txikiagoak dira. Gailu honek ez ditu onartzen mikro SIM txartelak
eta SIM txartel bateraezinen erabilera txartela edo gailua kaltetu dezake baita
txartelean gordetako informazioa hondatu ere.
1 Atzeko estalkia kendu.
2 Bateria sartuta badago, kendu bateria.
Bateria kendu aurretik, beti telefonoa itzali eta kargatzailea deskonektatu.
12 Lehen urratsak
3 Ireki SIM txartelaren koskaren estalkia.
4 Sartu SIM txartela zirrikituan. Ziurtatu kontaktu eremua gorantz dagoela eta
izkina alakatua telefonora begira dagoela. Sartu txartela.
5 itxi SIM txartelaren koskaren estalkia. Egiaztatu estalkia behar bezala itxita
dagoela.
Lehen urratsak 13
SIM txartela bere lekuan ez badago, gailua deskonektatuta profilean bakarrik erabil
daiteke.
Sartu bateria
1 Sartu bateria.
2 Estalkia berriro jartzeko, jarri goiko koskak horiei dagozkien zirrikituei begira.
Aurrena, sakatu estalkia behera erdialdetik, erdiko koskak bere lekuan jar
daitezen. Erdialdeko koskak ahokatutakoan, sakatu estalkia behera gailuaren
behealdetik.
Ikus "SIM txartela kendu"38.
14 Lehen urratsak