Ukipen pantailako ekintzak
Sakatu eta bitan sakatu
Ukimen-pantailan aplikazio edo elementu bat irekitzeko normalean hatzarekin
sakatzen duzu. Izan ere, hurrengo elementuak irekitzeko, bitan sakatu behar
dituzu.
•
Aplikazio baten zerrendako elementuak, hala nola Zirriborro karpeta
Mezularitzaren karpeta zerrendan.
Aholkua: Zerrenda ikuspegia irekitzen duzunean, lehenengo elementua
nabarmenduta dago jadanik. Nabarmenduta dagoen elementua irekitzeko,
sakatu behin.
•
Menuan dauden aplikazioak eta karpetak zerrenda ikuspegi mota erabiltzen
duzunean
•
Fitxategi zerrenda bateko fitxategiak, adibidez, Galeriako irudi eta bideoen
ikuspegiko irudi bat.
Fitxategi bat edo antzekoa den elementu bat behin sakatzen baduzu, ez da
irekitzen, nabarmentzen da. Elementu batek eskuragarri dituen aukerak
ikusteko, aukeratu
Aukerak
edo, eskuragarri badago, aukeratu tresna barrako
elementu bat.
Aukeratu
Erabiltzailearen dokumentazio honetan, aplikazioak edo elementuak irekitzea
behin edo bitan sakatuz "aukeratu" deitzen da. Elementu bat baino gehiago lerroan
aukeratu behar badituzu, aukeratzeko testuak gezien bidez banatzen dira.
Adibidea:
Aukerak
>
Laguntza
hautatzeko, sakatu
Aukerak
eta jarraian sakatu
Laguntza
.
20 Lehen urratsak
Arrastatu
Arrastatzeko, ezarri hatza pantailan eta labaindu pantailan zehar.
Adibidea: Web orri batean gora edo behera joateko, arrastatu orria hatzarekin.
Irristatu
Irristatzeko, mugitu atzamarra pantailan bizkor ezkerrera edo eskuinera.
Adibidea: Irudi bat ikusten ari zarenean, hurrengo edo aurreko irudia ikusteko,
irristatu irudia ezkerretara edo eskuinera, hurrenez hurren.
Aholkua: Ukipen-pantaila blokeatuta dagoenean dei bat erantzuteko edo
egutegiko eta ordulariko alarmak gelditzeko, pasa hatza pantailatik. Jarraitu
pantailako argibideak.
Mugitu
Gora edo behera mugitzeko desplazamendu barra duten zerrendetan, arrastatu
irristagailua barran.
Lehen urratsak 21
Zerrenda luzeagoetan mugitzeko, zerrendan zehar irristatu. Azkarrago irristatzen
baduzu atzamarra, azkarrago mugituko da zerrenda. Gorantz irristatzen baduzu,
zerrenda mugimendua jarraitzen du eta beherantz mugitzen da.
Mugitzen ari den zerrenda batean elementu bat hautatzeko eta mugimendua
eteteko, sakatu elementua.
Aholkua: Ikono baten deskribapen laburra ikusteko, kokatu hatza ikonoaren
gainean. Deskribapenak ez daude eskuragarri ikono guztientzat.
Ukipen pantailaren argia
Ukipen pantailaren argia denbora batean zehar ezer egin ondoren itzali egiten da.
Pantailaren argia pizteko, sakatu pantaila.
Ukipen pantaila eta teklak blokeatuta badaude, argia ez da pantaila sakatuz piztuko
Pantaila eta teklak desblokeatzeko, irristatu blokeo etengailua.