Bilatu kokapenak
Mapak aplikazioarekin kokapen eta negozio zehatzak aurkitu ahal izango dituzu.
Hautatu
Menua
>
Mapak
eta
Bilatu
1 Hautatu bilaketa-eremua eta sartu bilaketa-hitzak, hala nola, kalearen helbidea
edo posta-kodea.
2 Hautatu . Bilaketa-eremua ezabatzeko, hautatu .
3 Hautatu proposatutako emaitzen zerrendako elementu bat.
Kokapena mapan bistaratzen da. Bilaketa-emaitzen zerrendako gainerako
kokapenak mapan ikusteko, hautatu informazio-eremuaren ondoko gezietako
bat ( ).
Itzuli proposatutako emaitzen zerrendara
Hautatu
Zerrenda
.
Bilatu zure inguruan dauden mota desberdinetako tokiak
Hautatu
Arakatu kategoriak
eta kategoria bat, hala nola, erosketak, hotelak edo
garraioa.
Bilaketa-emaitzarik aurkitzen ez bada, ziurtatu bilaketa-terminoak behar bezala
idatzi dituzula. Linean bilaketak egiterakoan, Interneteko konexioarekin izan
ditzakezun arazoek ere emaitzei eragin diezaiekete.
Datu-transferentzia kostuak ekiditeko, Interneteko konexio aktiborik gabe ere lor
ditzakezu bilaketa-emaitzak, bilaketa egiteko erabilitako eremuaren mapa gailuan
gordeta baduzu.