
Mapak aplikazioaren ikuspegi orokorra
Hautatu
Menua
>
Mapak
.
Ongi etorri Mapak aplikaziora.
106 Mapak

Mapak aplikazioak erakusten dizu hurbil dagoena, ibilbidea antolatzen laguntzen
dizu eta gidatzen zaitu zoazen lekura zoazela.
•
Bilatu hiriak, kaleak eta zerbitzuak.
•
Bilatu bidea pausoz pausoko argibideekin.
•
Sinkronizatu kokapen eta ibilbide gogokoenak gailu mugikorra eta Ovi Mapak
interneteko zerbitzuaren artean.
•
Kontsultatu eguraldiaren iragarpena eta beste informazio lokala, erabilgarri
badago.
Oharra: Mapak, sateliteko irudiak, ahots-fitxategiak, gidak edo trafikoaren
informazioa deskargatzean datu kopuru handiak transmititzen dira (sareko
zerbitzua).
Baliteke hainbat zerbitzu herrialde guztietan eskuragarri ez egotea eta hizkuntza
jakin batzuetan soilik eskaintzea. Baliteke zerbitzuak sarearen menpe egotea.
Informazio gehiago jasotzeko, jarri harremanetan sareko zerbitzu-
-hornitzailearekin.
Ia mapa digital gehienak neurri batean edo bestean zehaztu gabe edo osatu gabe
daude. Ez oinarritu telefono honetan ematen diren mapetan soilik.
Sateliteko irudiak, gidak, eguraldiari eta trafikoari buruzko informazioa eta
bestelako zerbitzuak Nokiarekin zerikusirik ez duten hirugarrenek sortu dituzte.
Baliteke informazioa guztiz osatua eta zehatza ez izatea, eta eskuragarritasunaren
araberakoa izango da. Ez sekula informazio honetaz eta erlazionatutako zerbitzuez
soilik fida.