Posizionamendu metodoei buruz
Mapak aplikazioak zure kokapena bistaratzen du mapan GPS, A-GPS, WLAN, edo ID
mugikor kokapen-metodoetan oinarrituta.
Global Positioning System (GPS) metodoa kokapena kalkulatzeko sateliteetan
oinarritzen den sistema da. Lagundutako GPS (A-GPS) metodoa sarean oinarritutako
sistema da eta GPS datuak bidaltzen dizkizu kokapenaren abiadura eta zehaztasuna
hobetzeko.
Hari gabeko sare lokalen (WLAN) bidez kalkulatutako metodoak kokapenaren
zehaztasuna hobetzen du GPS seinaleak erabilgarri ez daudenean, eraikinen
barruan edo eraikin garaien artean zaudenean bereziki.
110 Mapak
ID mugikorrean oinarritutako kokapenean, zure gailu mugikorrera konektatutako
antena-dorrea erabiltzen da zure kokapena zehazteko.
Posizionamendu metodo erabilgarriaren arabera, posizionamenduaren
zehaztasuna metro batzuetatik hainbat kilometrora alda daiteke.
Mapak lehenengoz erabiltzerakoan, mapen informazioa deskargatzeko erabili
beharreko Interneteko sarbide-puntua zehazteko eskatuko zaizu; bestela, A-GPS
sistema erabili nahi duzula edo WLAN batera konektatu nahi duzula zehatz
dezakezu.
Posizionamendu Globaleko Sistema (GPS) Amerikako Estatu Batuetako gobernuak
zuzendutakoa da, hau izanik sistema honen zehaztasunaren eta mantentze lanen
erantzule bakarra. Estatu Batuetako gobernuak GPS sateliteetan egiten dituen
doikuntzek eragina izan dezakete kokapenari buruzko datuen zehaztasunean, eta
hau Irrati-Nabigazio Plan Federalaren eta Estatu Batuetako Defentsa Zibilaren
Sailean GPS politikari buruz sortu daitezkeen aldaketen menpe dago. Sateliteen
geometria eskasak ere zehaztasunari eragin diezaioke. Zure kokapenak, eraikinek,
oztopo naturalek eta eguraldiaren baldintzek, GPS seinaleen erabilgarritasun eta
kalitatean eragina izan dezakete. Baliteke GPS seinaleak eskuragarri ez egotea
eraikinen barruan edo lur azpian eta oztopa daitezke zenbait materialekin,
hormigoia eta metala, esaterako.
GPSa ez da erabili behar neurketa zehatz bat egiteko, ez eta GPS hargailuak eta irrati
zelularren sareek adierazten dituzten datuetan soilik oinarritzea kokatu edo
nabigatzeko.
Bidaietarako odometroak zehaztasun mugatua du, eta akats batzuk izan ditzake.
Zehaztasuna, GPS seinaleen erabilgarritasuna eta kalitateari loturik egon daiteke.
Oharra: WLAN erabiltzea murriztuta egon daiteke zenbait herrialdetan.
Frantzian, adibidez, WLAN sareak tokien barruan baino ezin dira erabili. Informazio
gehiagorako, jarri harremanetan tokiko agintariekin.
Mapak 111