
Mezularitzako ikuspegi nagusia
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
(sareko zerbitzua).
Sortu mezu bat
Hautatu
Mezu berria
.
Aholkua: Maiz bidaltzen dituzun mezuak behin eta berriz idatzi behar ez izateko,
erabili Nire karpetak ataleko Txantiloiak karpetan gordetako mezuak. Txantiloiak
sor eta gorde daitezke.
Mezularitzan karpeta hauek daude:
Sarr. erretilua — Jasotako mezuak, mezu elektronikoak eta informazio-
-zerbitzuko mezuak izan ezik.
Nire karpetak — Antolatu zure mezuak karpetetan.
Mezuak 65

Postontzia — Konektatu urrutiko postontzira mezu elektroniko berriak
berreskuratzeko edo aurretik jaitsitakoak konektatu beharrik gabe ikusteko.
Zirriborroak — Bidali ez dituzun zirriborro-mezuak.
Bidalitakoak — Bidalitako azken mezuak, Bluetooth teknologiaren bidez
bidalitako mezuak izan ezik. Karpeta honetan gorde daitekeen mezu-kopurua
zehatz dezakezu.
Irte. erretilua — Bidali gabeko mezuak irteerako ontzian gordetzen dira,
adibidez, zure telefonoa sarearen estalduratik kanpo dagoenean.
Hartu-agiriak — Eskatu sareak bidalitako testu- eta multimedia-mezuen
bidalketa-txostenak jasotzea (sareko zerbitzua).