Posta elektronikoaren ezarpenak zehaztu
Aukeratu
Menua
>
Mezularitza
eta
Postontzia
.
Posta elektronikoa erabiltzeko, baliozko Interneteko sarbide-puntu (IAP) bat eduki
behar duzu telefonoan eta posta elektronikoaren ezarpenak behar bezala
zehaztuta izan behar dituzu.
Aparteko kontu elektroniko bat eduki behar duzu. Jarraitu zure urrutiko
postontziaren zerbitzariak eta internet hornitzaileak (ISP) eskainitako argibideak.
Mezularitza
>
Postontzia
hautatzen baduzu eta posta elektronikoko kontua
ezarrita ez baduzu, konfiguratzeko eskatuko zaizu. Posta elektronikoaren
ezarpenak postontziaren gidarekin zehazten hasteko, hautatu
Hasi
.
Postontzi berri bat sortzen duzunean, postontziari esleitutako izenak Postontzia
ordezkatzen du Mezularitzaren ikuspegi nagusian. Guztira sei postontzi eduki
ditzakezu.