
Nokiaren Bideo Zentroa
Nokia Bideo Zentroa aplikazioarekin (sareko zerbitzua), WLAN konexioa edo datu-
-paketeak erabiliz Interneteko bideo-zerbitzu bateragarrietatik bideoklipak
deskargatu eta zuzenean ikus ditzakezu. Ordenagailu bateragarri batetik
telefonora ere bideoklipak transferi ditzakezu eta Video Centre aplikazioan ikusi.
Bideoak deskargatzeko datu-paketeen sarguneak erabiltzeak zure zerbitzu-
-hornitzailearen saretik datu kantitate handiak bidaltzea esan nahiko luke. Datuak
igortzeko tarifei buruzko informazioa jasotzeko, jo ezazu zure zerbitzu-
-hornitzailearengana.
Telefonoak zerbitzu lehenetsiak eduki ditzake.
142 Nokiaren Bideo Zentroa

Zerbitzu-hornitzaileek doako edukiak eskain ditzakete baina baita gastuak kargatu
ere. Prezioa zerbitzuan egiaztatu edo zerbitzari-hornitzaileagandik lortu.