Nokia X6 00 - Zure telefonoa

background image

Zure telefonoa

Gida honetan deskribatzen den haririk gabeko telefonoa UMTS 900, 1900, 2100

sareak, eta GSM 850, 900, 1800, 1900 sareak erabiltzeko homologatuta dago. Sareei

buruzko informazio gehiago jasotzeko jo ezazu zure zerbitzu-hornitzailearengana.
Telefonoak konexio-metodo ugari onartzen ditu eta, ordenagailuak bezala,

telefonoa birusen eta bestelako eduki kaltegarrien eraginpean egon daiteke. Mezu,

konektibitate eskaera, bilaketa eta deskargekin kontu berezia izan. Instalatu eta

erabili soilik babes egokia eskaintzen duten iturri fidagarrietako zerbitzu eta

softwareak, hala nola, Symbian Signed ziurtagiria duten aplikazioak edo Java

Verified™ azterketa gainditu dutenak. Zure telefonoan eta hari konektatutako

edozein ordenagailutan birus kontrako edo bestelako segurtasun softwarea

instalatzea gomendatzen da.

Segurtasuna

7

background image

Baliteke telefonoak laster-markak eta Interneteko hirugarrenen guneetarako

estekak instalatuta izatea; beraz, hirugarrenen guneetan sartzeko aukera izan

dezakezu. Hauek ez daude Nokia konpainiarekin afiliatuta eta Nokia konpainiak ez

du hauen inolako erantzukizunik bere gain hartzen. Gune hauetan sartzen bazara,

kontutan hartu segurtasuna eta edukiak.

Abisua:

Iratzargailua ez beste aukerarik erabiltzeko, telefonoak piztuta egon behar du. Ez

piztu telefonoa, haririk gabeko gailuen erabilerak interferentziarik edo arriskurik

sor badezake.

Telefonoa erabiltzeko garaian, bete lege guztiak eta errespetatu tokian tokiko

ohiturak eta besteen pribatutasun eta legezko eskubideak, copyright eskubideak

barne. Copyright babesa dela eta, argazkiak, musika eta bestelako edukiak kopiatu,

aldatu, igorri edo bidali edo birbidaltzea galarazita egon liteke.
Telefonoan gordetako informazio garrantzitsuaren segurtasun-kopiak egitea edo

informazio hori idatziz gordetzea gomendatzen da.
Beste edozein gailutara konektatu aurretik, gailu horren erabiltzaile-gida irakurri,

segurtasunari buruzko xehetasunen berri jasotzeko. Ez konektatu produktu

bateraezinik.
Baliteke gidako irudiak zure telefonokoen berdinak ez izatea.
Jo ezazu erabiltzailearen gidara zure gailuari buruzko informazio garrantzitsu

gehiago izateko.